Añorgako eta Goizuetako txirrindulari talde batek, Donostiako auzo hori eta gure herria bitarteko mendi bizikleta ibilbidea antolatu du urriaren 29rako, igandea. Aranon izanen da gosaria eta Umore Ona elkartean berriz, bazkaria. Hilaren 27ra arte Urrutinean egonen da martxa honetarako izen eman nahi dutenentzat zerrenda.