Ustegabean hartu ditu herritar gehienak Dionisio Txoperenaren heriotzak

Esteban AROTZENA 2006ko ira. 28a, 17:40
Gazte-gaztetik joanda Txoperenatarren bost senide bizi izan dira oraintxe arte Ipar Amerikan. Ezkerretik eskuinera, Jose Ignacio, Miel Anton, Jexux Mari, Javier Mari eta Dionisio zena. Utzitako argazk

«Munduko artzairik famosoena» irailaren 14an hil zen Kalifornian 52 urterekin

«Hi izain haiz seguru aski munduko artzaik famosona» esan zion herritar batek Dionisio Txoperenari orain dela lau urte. Orduan Dionisio komunikabidez komunikabide zebilen Ameriketako telefono konpainia handienaren publizitate kanpaina bateko protagonista bihurtu zutelako.

Euskal Herrian oso ezagun egin zen Txoperena garai horretan, eta horrexegatik, oihartzun handia izan du bere heriotzak. Herritar gehienak ustekabean hartu ditu berri trixte honek, baina bere hurbilekoenek bazekiten aspalitxoan gaixo antzean zegoela Dionisio. Hala ere, gaixotasunak gaixotasun, ondorekoak uzteko hainbesteko sasoia eman zion naturak «artzai haundiari», haur bixkiak erditzear baitago bere bikote laguna.

Atzera begirada bat botaz esan, ttipi-ttapak eman zuela aurrena Txoperenak Ameriketan lortutako arrakastaren berri, 2001eko martxoan hain zuzen. Ondoren, ETBk eraman zuen bere zenbait progamatara, eta hortik aurrera Euskal Herriko komunikabide guziak eta estatuko beste hainbestek elkarrizketatu zuten Dionisio. Uholde hau arront ongi eraman zuen goizuetarrak, gizatasun eta grazi haundiko gizona baitzen berez. Goian bego Dionisio Txoperena «munduko artzaik famosona».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun