Oporraldia pasa ondorean, astelehen honetan, irailaren 18an hasiera eman diote gimnasia taldekoek aurtengo ikasturteari. Astean bi egunez, astelehen eta ostegunetan arratsaldeko 19:30etan elkartuko dira kontzejuko ganbaran hamar bat lagun, beren osasuna zaintzeko helburuarekin batik bat.