Asketa abesbatzakoak emanaldiz emanaldi dabiltza

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 18a

TTIPI TTAPA

Asketa gazte abesbatzak uztailaren 29an Xabierren eskainitako emanaldia ageri da. Leitzarrek, «Mila ahots Xabierri kantari» zikloan parte hartu zuten. Geroztik, irailaren 10ean Asketa Txikiko haurrek ere kantatu dute Xabierren. Asketa Gazte abesbatzan 30 neska-mutilek eta Asketa Txikin 35 haurrek hartzen dute parte, Juan Bautista Irazoki zuzendariaren gidaritzapean. Etorkizunera begira, txikiek irailaren 24tik 30era Aralarren ospatuko den bederatziurrenean parte hartuko dute. Gazteek hurrengo emanaldia irailaren 30ean eginen dute Irantzunb, Mendialdeko Abesbatzen Topaketaren barrenean hain zuzen ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun