Aurrera Dantza Taldeak Txekiako Nazioarteko Jaialdian parte hartu du

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 18a

Aurrera Dantza Taldeak Txekiako Valasske Mezirici hirian irailaren 14tik 17ra burutu den Mezinarodni Folklorni Festival Babi Leto izeneko Nazioarteko Folklore jaialdiaren zazpigarren edizioan parte hartu du. Beste bederatzi herrialdeetako dantza taldeek ere parte hartu dute eta leitzarrek Euskal Herriko ordezkaritza bete dute. Gainera, aipatzekoa da Euskal Herriko beste talderik ez dela inoiz izan jaialdi garrantzitsu honetan.

Txekian, egunero izan dituzte dantza saioak, baina hamar herrialdetako dantzariak bildu dituzten jaialdiak hilaren 16 eta 17an izan dituzte, azken hau, Kelc hirian. Horretarako, maiatzetik egunero entsaiatzen aritu dira 26 neska-mutil eta 2 txistulari eta atabaleroa. Dantzari gazteenek 16 urte dituzte eta helduenek 29. Guzira 33 lagun joan dira Txekiara. Joanerakoan bi egun eman zituzten autobusean eta itzulerakoan beste horrenbeste emanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun