Ikasturteari hasiera egun bat beranduago eman zitzaion, larrialdietarako atearen konponketen ondorioz. Guraso eta irakasleen laguntzari esker, gela garbitzeko lanak bukatu zituzten. Aurten ikasle bat gutxiago izanen da eta lan erdiko irakaslea kendu dutenez, irakaslegoa ere jeitsi egin da eta bi gelditu dira.
Ikuskariarekin bilera eskatu zuten irakaslegoa mantentzeko, baina oraindik ezezkoaren zergatia jakin gabe dago.