Zabala eta Goikoetxea enpresari eman zaio Plazeneko alorrean babes ofizialeko 12 etxebizitza eraikitzeko lana. Udalak abuztuaren 25eko batzarrean hartu zuen erabakia. Orain, behin betiko proiektua aurkezteko hilabeteko epea zabaldu zen, eta proiektu hori Udalak onartzen badu, Nafarroako Gobernuari bidali beharko zaio, obraren behin behineko kalifikazioa eman diezaion.
Aipatutako izapide edo tramite hauek denak egitean, hilabete baten barrenean hasi beharko ditu obrak Zabala eta Goikoetxeak, baina horren aurretik etxebizitza hauetako baten jabe izatearen interesa dutenei izena emateko deia luzatuko die enpresak berak. Obrak hasten direnetik aurrera, urte terdiko epea izanen dute etxebizitzak bukatzeko.