273.576 euroko aurrekontua izanen du Udalak

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 5a

Aranoko Udalak 273.576 euroko diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, behin betiko onartutako udal aurrekontuaren arabera. maiatzaren 25ean egindako batzarrean hasierako onespena eman zitzaion udal aurrekontuari eta uztailaren 4an jendaurrean erakutsi ondotik, alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betirako onartu da. Gastuei dagokienez, aurrekontuaren erditsua, 137.466 euro zehazki, inbertsioetan joanen da. Langileak ordaintzeko 59.000 euro erabiliko dira eta ohiko zerbitzuak eta ondasunak ordaintzeko 43.595 euro. Diru-sarrerei dagokienez, handiena zerga ezberdinen bitartez lortuko da, 113.900 euro. Dirulaguntzekin 45.146 euro eskuratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun