Afizionatu mailako Antiguoko Torneoan Mikel Olazabal gaztea txapeldun suertatu zen Iñaki Iza bikotekide zuela.Izak hainbat huts egite egin zituen eta 18 tantuko berdinketa egin zutenean gauzak larritzen hasi ziren arren, azkenean 22-18ko emaitzarekin txapela irabazi zuten. Ondorioz, Mikel izendatu zuten finaleko onena.