Ongi eutsi dio herriak bere festen ospe onari

Esteban AROTZENA 2006ko irailaren 5a

Txupinazo jendetsua, Amabirjin egunean pilotaleku berrituaren inaugurazioan Aimar Olaizolari egin zitzaion omenaldia eta Gazte Egueko herri kirolak: aurten festa handiak laburbiltzeko hiru irudi. Utzi

Yandenean egindako bi erraldoi ibili ziren aurten kaleetan

Aurtengo Amabirjinak ere bukatu dira eta beste urte batez esan daiteke arrakastatsuak izan direla bai antolatutako ekintzen aldetik baita jendearen erantzunari dagokionez ere. Amabirjin bezperako txupinazoaren ondoren herriko kaleetan barrena ibili ziren erraldoiek aipamen berezia merezi dute, izan ere erraldoi hoietako bi Yandeneako Bakerotarren familiak herriko beste hainbat pertsonen laguntzarekin egindakoak ziren, udalaren babes ekonomikoarekin ere kontatu zutelarik. Egun berean ospatu zen Gazte Eguneko herri kirolak ere gustora ikusi zituen jendeak, gazte talde bati okurritutako proba bitxiak zirela eta. Amabirjin eguneko frontoiaren inaugurazioa eta Aimar Olaizolari eskainitako omenaldia oso hunkigarriak izan ziren, frontoia herritarrez leporaino bete baitzen. Peñaren egun berezia Beste hainbat ekintzen artean ezin aipatu gabe utzi Amabirjin laugarreneko Umore Ona peñaren bazkaria nahiz kalejira, ilunabar horre

Peñaren egun berezia

Beste hainbat ekintzen artean ezin aipatu gabe utzi Amabirjin laugarreneko Umore Ona peñaren bazkaria nahiz kalejira, ilunabar horretan bertan Zizkuitz txarangak hainbat urteren buruan egin zuen berragerpena, eta nola ez, fiestei amaiera emateko, Sagardo Eguna. Zazpigarren edizioa izan da aurtengoa eta bostehun pertsona baino gehiagok dastatu zuten hainbat lekutatik ekarritako sagardoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun