Eguberrietan haurrentzako aisialdi tailerrak antolatu nahi dira

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 3a

Utzitako argazkiak

Eguberrietan Leitza eta Aresoko Euskara Zerbitzuak haurrentzako aisialdi tailerrak antolatuko ditu. Hori dela eta, Leitza eta Aresorako hiru begirale behar dira. Parte hartu nahi duenak izena eman beharko du azaroaren 21etik abenduaren 2ra Euskara Zerbitzuan (948 510814 telefonoan edo leitzaldea@euskalnet.net helbidean). Izena ematerakoan bi asterako programazioa ere aurkeztu beharko du, 18 ordu guzira. Begirale izateko baldintzak 18 urte beteak eta euskalduna izatea dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun