Elizetxea erosi zuen herritar batek

Juana Mari SAIZAR 2006ko abuztuaren 3a

Erdia elizarena da eta pisuak egingo dira

Herritar batek Elizetxea erosi zuen, Iruñeko Gotzaitegiarekin akordio batera ailegatu ondotik. Bere izenak esaten duen bezela apaiz etxea da. Akordioa, etxea berritu eta erdia berarentzat geratzea eta beste erdia elizarentzat izatea zen. Katekesia, bilerak eta beste ekitaldiak egiteko solairu bat egokitu behar zuen eta beste bi solairuak, paretak errebokatu eta hutsak uztea zen.

Etxea handia izanik, beste bi solairuetan, bizitzeko pisuak egitea erabaki zuen parrokiak. Gastuentzat, mailegu bat hartu da eta errentarekin bueltatzea pentsatu da. Alokatzeko garaian herritarrek izango dute lehentasuna. Sotoko lokalean, bi gela handi eta komona egin dira eta laister margotzeaz bukatuko dute. Bitartean, katekesia martxan da eta bost talde dira aurtegoan. Txikienak Jaionek hartu ditu, Jaunartze ondorengoak Ana Marik eta beste hiru taldeak, Jesus Mari apaizak hartu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun