Urriaren 19an elkartu ziren Altsasun 25 herrietako udal ordezkariak. Herri bakoitzak bere mendietako oihan aprobetxamenduak enkantean atera zituen. Aranok Erbizin eta Tintapoloko pinudiak aurkeztu zituen eta %20ko beherapenarekin erosi zituen Durangoko Papelera Central Forestalek. Guzira 140.544 euro ordainduko ditu. Gehien bat pinudia da nahiz eta pago eta akazia gutxi batzuk ere badiren eta ateratzeko urte beteko epea izango dute entrega egin ondotik hasita.