Etxarri Aranazko Maider Goñi Errazkin da Leitzaldeko euskara teknikari berria. Dabid Anaut eszedentzian dagoen bitartean, hurrengo urte eta erdian, haren ordezkoa eginen du Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan. Ikasketaz soziologoa bada ere, irakaskuntza eta euskara arloan aritu da lanean Maider Goñi; irakasle modura, DBH, Lehen Hezkuntzan eta batez ere Haur Hezkuntzan aritu da eta azken bost urteotan, Sakanako Mankomunitatean egin du lan. Orain, gogotsu ekin dio Leitzaldeko ardura berriari. Irailaren erdialdean hasi zen eta pixkanaka lan berrira ongi egokitzen ari omen da.