Manuel Lasarte bertsolariari buruzko erakusketa Arantzazun

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 1a

Artxibokoa

1927an Leitzako Franki baserrian jaio zen Manuel Lasarte bertsolariari buruzko erakusketa zabalik dago abenduaren 11 bitarte Arantzazuko Santutegian, Bitoriano Gandiaga Topagunean. «Manuel Lasarte. Bizitza eta sorkuntza» izenburupean zabalik egonen da asteburu eta jai egunetan, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik aurrera. Lasarte bertsolaria eta pertsona ezagutzeko interesgarria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun