Patxi Arrazolako auzokideek obrak ordaintzeko zerga berezia dute

ttipi-ttapa 2006ko abuztuaren 1a

Patxi Arrazola auzoan saneamendu eta zolaberritze lanean ari dira irailaz geroztik. Ur-sarearen lanak bukatuta, orain zolaberritzen ari dira. Udala, auzo horretan etxebizitza, ganbara edo bajeraren baten jabeei zerga berezia kobratzen ari da, «lanaren kostuaren zati bat auzokideek ordaintzeko». Zehazki, jabeek egiazko kostuaren %12a ordainduko dute, «lanen eragina jaso duten eremuen dituzten ondasunentzat katastroan ezarritako balioaren arabera».

Lanen aurrekontu osoa 978.005,10 eurokoa da. Nafarroako Gobernuak dirulaguntza emanen duenez, saneamendu sarean 292.366,21 euro ordainduko ditu herriak eta zolaberritze lanetan 145.335,23 euro. Bi kopuru hauen %12a da auzotarrek ordainduko dutena, 52.524,18 euro guzira. Dena den, ordainketa bi zatitan eginen da. Lehendabiziko zatia urriaren 31 baino lehen ordaindu behar zen eta bigarrena lanak bukatutakoan eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun