Olazabal eta Jauregik final laurdenetako txartela lortu zuten DV txapelketan 22-15 irabazita partidua. Bi pilotariek lan gogorra egin zuten baina aipatzekoa Olazabalek egindako jokoa, ezker gantxoarekin tanto ikusgarriak egin zituen eta sakez sei tanto egin zizkion Lopezeri. Olazabalek aurre kontratua sinatuta dauka Asperekin eta horrela jarraituz gero pentsatzekoa da laister ikusiko dugula profesionalen artean.