Herri erdian dagoen gasolindegi zaharra botatzeko eta depositoak ixteko 30.000 euroko aurrekontua onartu du Udalak. Gasolindegi berria, Iñurrista inguruan dagoena, azaroan ireki zen eta ordutik itxiak daude gasolindegi zaharreko surtidoreak. Inguru horretan trafikoa hobeki arautuko da eta horrelako instalazioak herrigunetik atereaz, arriskua txikituko da. Udalak bere gain hartuko du lanen kostua.