Euskararen Eguna arrakastaz ospatu zen abenduaren 3an

Juana Mari SAIZAR 2006ko uztailaren 31

Euskararen Eguna arrakastaz ospatu da aurten ere. Juana Mari SAIZAR

Banabar lehiaketa egin zen bazkaria prestatzeko

Beste hainbat tokietan bezelaxe, abenduaren 3an, eta guraso elkarteak antolatuta Euskararen eguna ospatu zen. Ohiko egitaraua, taloak hamaiketakoan, trikitilaiak goiza alaitzen, pilota partiduak, eta dantzari txikien emanaldia. Herri bazkarirako janaria lehiaketarekin osatu zen, aurtengoan banabarrak sakramenduak eta guzti. Irabazlea Txaro Goikoetxea izan zen eta saria eraman zuen. Arratsaldean Shun magoaren ikuskizuna, ederra izan zen benetan, ikusleek asko gozatu zuten, eta bukatzeko txokolatada gozoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun