Eskolako berri

Esteban AROTZENA 2006ko uztailaren 31

Ana Urdangarin zuzendariak helarazitako informazioaren arabera etengabeak dira eskolako neska-mutikoen aktibitateak. Azaroan bi taldek Iruñeko Baluarten burututako ADSL izeneko Interneteko desafioan parte hartu zuten. Abenduaren 2an, kirol festa ospatu zen, eta hurrengo egunean, berriz, urteroko Xalto eguna. Yaritza, Janire, Ainhoa, Julen, Mikel, Maria, Aitzpea, Maria, Beñat, Martin eta Uxua izan ziren bertso-paper lehiaketaren irabazleak. Ilbeltzari begiratuz, 6. mailako eta DBHko ikasleak Otsagira joanen dira. Goizeaz eskiatu eginen dute eta arratsaldez joko eta ekintza desberdinetan parte hartuko dute beste hainbat herritako ikaslekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun