Pakita Urkiola sukaldaria omendu zuen Amazabal Institutuak abenduaren 22an egindako festan. 36 urtez sukaldari izan da eta urte bukaeran jubilazioa hartu zuen. «Institutua sortu zenetik aritu naiz hemen lanean. Garai batean gosariak ere ematen genituen eta asteburuetan interno gelditzen zirenentzat otorduak prestatzen genituen». Orain makarroiak eta arroza bai, baina barazkiak eta eltzaria jaten ez dakigula azaldu zuen Pakitak.