Eguberriak bi aurpegi erakutsi ditu aurtengoan

Juana Mari SAIZAR 2006ko uztailaren 28a

Lapurretaren ondotik plazan berriz jarri zen olentzeroa. Utzitako argazkiak

Bi guardia zibilek Olentzero lapurtu zuten plazatik

Abenduaren 24an, gozoa eta garratza bizi izan genituen. Alde batetik, herriko umeak Jaione akordioilariarekin Jesus haurtxoarekin eskean ibili ziren gabon kantak kantatzen. Bildu zuten diruarekin, merienda bat egin behar dute eta gelditzen denarekin bi ume behartsu apadrinatu behar dituzte 2006an. Herriko jendeak 370 euro eman baitzituen maitasuna, elkartasuna eta behartsuarekin bat egitea aldarrikatuz.

Gauez garraztasuna izan zen herriko plaza zaharrean. Han zegoen Olentzeroa eraman baitzuten, eta hainbat lekukok bi Guardia Zibil ikusi zituzten Olentzeroa, bere aulki eta guzti Guardia Zibilen Patrolean sartzen. Mikel Baraibar alkateak, gertaera salatu zuen Vicente Ripa, Espainiako gobernuak Nafarroan duen ordezkariaren aurrean. Honek, gertaera berehala ikertu eta espedientea ireki die Guardia Zibilei. Oraindik ez da zehaztu zer nolako zigorra jasoko duten egin zutenagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun