Goizuetako pilotari profesionalen berri badute Euskal Herri guzian, baina ezezagunagoak izan arren badira gure herrian pilotariak sari garrantzitsuak eskuratzen ari direnak. Hernaniko Kronikak pilota gozoarekin jokatzen den txapelketa antolatzen du urtero, eta bigarren urtez segidan Josu Narbartek eta Josu Apezetxeak jokatu dute finala, bietan Tximista nagusitu delarik. Hirugarren eta laugarren posturako, Xabier Legarreta eta Mikel Ruiz de Galarretak (goizuetarraren semea hau ere) jokatu zuten eta aranoarrak irabazi zuen