Orentzero eta Mari Domingiri harrera egin zitzaien

Esteban AROTZENA 2006ko uztailaren 28a

Presoen aldeko olentzeroa eskean ibili zen arratsaldean. Utzitako argazkiak

Urtetik urtera protagonismo handiagoa hartzen ari da Orentzeroa gure herrian. Hainbat zurrumurruk diotenez, bere bikote laguna den Mari Domingi bidali zuen eskolara ikazkin tripahaundiak abenduaren 22an. 24ko ilunabarrean berriz, biak batera sartu ziren herrira. Jende multzoak egin zien harrera, ohorezko aurresku eta guzi hartuak izan zirelarik. Ordurako eginak ziren eskolako kurtso ezberdinetako neska-mutikoen arteko lehiaketak.

Arratsaldeko eskean, bestalde, bi talde ibili ziren: eskolakoa eta presoen aldekoa, hagitz arrakastatsuak biek. Eskea bukatu eta ohiko lekuan jaso zen olentzeroa hurrengo urtera arte. Hantxe egonen da epel-epel bien bitartean, inork ez badu eramaten behintzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun