Inaxio Perurenak marka saiakera eginen du larunbat honetan, urtarrilaren 21ean Erandion. 220 kiloko harriarekin esku bakarrarekin eginen du ahalegina. Bere aita da esku bakarrarekin pisu gehien jaso zuena, eta ondotik Aimar Irigoien dago. Errezildarrak 218 kiloko harria jaso zuen joan den urrian eta Inaxio, orain bi kilo gehiagorekin saiatuko da. Perurena gazteak azkeneko errekorra azaroan egin zuen, orduan bi eskurekin 280 kilokoa jasotzea lortu zuen.