Badira urte dexente, medikuendako konsultorioa martxan jarri zela. Astean behin medikuak konsulta pasatzen du, ordu batez. Leitzako Osasun Etxean informatizatuta daude lan gehienak, medikuak eta erizainak gaixoen segimendua ordenagailuz egiten dute eta historialak bere egin beharrak zaharkituak gelditu dira.
Orain dela 3 hilabete Aresoko konsulta ere sarean sartu dute, beraz konsultak askoz aberatsagoak dira, informazioa guztia ordenagailuan dagoelako. Zonaldeko zuzendaria den Begoña Jimenok, udaletxearekin hitz egin ondoren, materialez osatu du konsulta, eta orain, edozein motako larrialdiak, sueroak, bihotzeko larrialdiak, puntuak josi eta beste egin daiteke herrian, erositako materialarekin.
Pixkana aurrerantzean saiatuko dira zerbitzu gehiago jartzen eta eskaintzen, beti herriko jendearen onarengatik, eta Leitzako Osasun etxean ematen diren Zerbitzuak herrian izatea. Pentsatzen ari dira konsulta ordu gehiago edukitzea, bainan kondizio onean emateko erizainek ere hemen beharko lukete, eta hori dena ongi lotzen luzerako joango dela ematen du.
Momentu honetan erizain zerbitzuak ematen dira bainan egorera berezietan eta zailtasunak dituztenak Leitzera joateko.