Xumea baina egitan hunkigarria Urtezahar egunean Umore Onak Aimarri eskeinitako omenalditxoa. Lekuona presidenteak ederki aski adierazi zuen Goizuetaren izena Aimarri esker Euskal Herrian zabaldu izanarena. Umore Onari eta plazan bildutako jendetzari eskerrak emanez eta txapela gehiago lortzen gogor saiatuko dela esanez erantzun zuen txapeldunak. Elkartearen eta pilota eskolaren oroigarriak jaso zituen Aimarrek, eta honek bere kamiseta gorri bat oparitu zion Umore Onari. Manolo Arozenaren bertsoak eta jendearen oihu eta txalo beroek eman zioten bukaera ekitaldiari.