Jon Apezetxeak hil honen 30ean Tolosan burutuko den jaialdian debutatuko du Aspe enpresarekin. Bigarren mailako txapelketan sartu dute gainera bete-betean, eta bere lehenengo partidua Baleztena eta Galarza VI.aren kontra jokatuko du, Auxkin lagun duela. Apirilaren 12an eginen ditu Jonek 18 urte. Beraz, esku pilotaren historiako profesionalik gazteenetakoa izanen da herritarra. Belokik, Aimarrek edo Oinatzek, esate baterako, 18 urte beteak zituzten debutatu zutenerako.