Iñauteriak bikain joan dira

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 27a

Aitor AROTZENA

Ez da posible aurtengo iñauterietan izandako giro bikaina bi argazkitan eta lau lerrotan laburtzea, baina atsoguratuen festa handiaren erakusgarri, gurdien kalejirako eta astearteko puxka biltzearen irudiak bildu ditugu. Igandean gisa guzietako mozorroak eta karrozak ikusi ziren Leitzako kaleetan, Sei karrozak bat egin zuten gaiarekin eta Leitzako Mundialak egin zituzten, kirol ezberdinak antzeztuz. Sukaldariek egindako paella ere banatu zen ikusleen artean. Astelehen eta asteartean eskea egin zen baserri auzoetan. Astelehenean, Arkiskil, Gorriztaran, Sakulu eta Erreka auzoetan eta asteartean, argazkian ageri den bezala, Erasote auzoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun