Datozen bost urtetan herrian gas naturala hedatzeko sarea jartzea aurrikusi du Gas Navarra enpresak. Horretarako, Iñurrista inguruan dagoeneko egina den estaziotik abiatu eta Elgoien, Elbarren eta Amazabal ingurutik eginen litzateke sarea, gero herri osora hedatzeko. Guzira, 7.862 metroko trazatua izanen luke sareak eta aurrekontua 457.102,43 eurokoa da.
Udala zenbait promotorekin 300 etxebizitza berri egiteko aurreproiektua aztertzen ari da eta horrek Gas Navarraren interesa piztu du, inbertsioa errentagarria eginen bailuke. Dagoeneko propano gasa hedatzen duen sarea bada herrian, baina ez dira bateragarriak, diametro ezberdinak dituztelako.