Udala mendiko lanetan ari da buru-belarri

Juana Mari SAIZAR 2006ko uztailaren 27a

Oinhadar mendian hamar urterako antolaketa egin da

Oinhadar mendiaren antolaketaren plangintza10 urterako egin zuen udalak, eta horrela urtetik urtera tekniko batek aholkatzen du mendiak nola aprobetxatu eta pistak nola egin.

2005eko plangintzaren barnean Merkuko haritz amerikano eta pinu alertzeetan bakanketa egiten ari da Daniel Zabaleta, 24.400 euroren truke. Bestalde, Apaizaren galekuko pinudia matarrasan bota eta ateratzen ari da Maderas Almirente, 30.000 eurotan. Esan behar egurraren prezioa oso merke dagoela azken urteotan.

Larreko bordaldeko pinudian, terrenoa itxi ondoren, arbolak landatu behar dituzte, itxitura egin dutenak parte bat eta bestea auzolanean. Belakuko eta Felipe Bordako pistak txukundu dituzte, eta ongi egiteko asmoa dute Nekazaritza eta Abeltzaintza departamentutik diru laguntzak etortzen direnean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun