Sei laguneko taldetan biltzen dira arratsaldetan ludotekan

Juana Mari SAIZAR 2006ko uztailaren 24a

TTIPI TTAPA

Irailerako lokal berria prestatzen saiatuko da Udala

Ludotekan esku lanak, eraikuntza jolasak eta puzzleak dira gehien erabiltzen diren tresnak Ainhoa Anzizar monitoreak jakinarazi duenez. Umeek han pasatzen dute arratsaldea, momento horretan jolastu nahi dutenarekin. 6 laguneko taldea biltzen da, oso talde polita lan egiteko. Eskolako espazio batean ari dira momentuz, eta gela konpartitua denez gauzak uzteko eta lanak gordetzeko toki gehiegirik ez omen dute. Bi espazio hoiek ezin dira nahastu. Material asko Leitzako ludotekatik ekartzen omen dituzte. Han toki gehiago dutenez 4 espazio ezberdin dituzte sukalde txokoa, irakurketa txokoa, eraikuntza taillera eta txontxongilo eszenatokia. Hau dena posible egiteko irailerako saiatuko direla herrian lokala berria prestatzen jakinarazi du alkateak. Jolastuz umeen alderdi asko garatu daiteke, haurrak irudimena eta sormena lantzen du, baita komunikazioa ere. Detekzio goiztarra ere antzeman dezake monitoreak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun