Parrokiko bi etxebizitzak errentan jarri nahi dira, lehentasuna herriko biztanleei eman nahi zaie eta kondizio bat, gutxienez urte beteko antzinatasunarekin herrian bizi behar dira. Nahiago da alokatzen duen pertsonak herrian bizia egitea eta ez asteburu edo oporraldietarako erabiltzea. Laister bandoa zabalduko da eta interesa duenak parrokoarekin harremanetan jarri beharko da.