Bai Eskolak Euskalduntzeari

Esteban AROTZENA 2006ko uztailaren 24a

Bai Eskolak Euskalduntzeari kanpainari babesa eman diote Guraso Elkarteak eta Umore Onak. Iñotetan kalean paratuko dituzte sinadurak biltzeko mahaiak, eta herriko hainbat tabernetan ere izanen da horretarako aukera ondorengo astetan. Eskolak Euskaldundu Plataformak dioenez, Euskal Herriko gazte gehienek euskaraz ez dakite eskola bukatutakoan eta honen errua instituzioena da. Beraz, euskararen ofizialtasuna aitortu eta gauzatzea, gaur egun euskalduntzea bermatzen ez duen hizkuntza ereduen politikak gainditzea eta berriak definitzeko prozesuak irekitzea eskatzen die Plataformak Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako eta Frantziako Gobernuei. Honeta gain, euskarazko irakaskuntzaren kontrako neurriak eten eta euskaraz ikasteko eskubide bera bermatzeko eskatzen die.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun