Otsailaren 18an, larunbatarekin ospatuko dira Aranon ihauteriak. Orain artean, ohiturari eustearren, igandearekin egin badira ere, hori lege bihurtu da ia eta zaila egiten da holakoetan erabakia hartzea. Baita agintzen du gauean afari eta ondoren festa edo jai giroan jarraitzea. Horrek, astelehena lan eguna denez, asko mozten du bertako giroa. Beraz, aurten pauso berri hau emango da eta ez da bakarra izango, ezkondu eta erretiratuz joan diren batzuek animatzen hasi dira berriz festara bueltatzeko. Afal ondorean Tapia eta Leturiarekin dantzaldia izango da.