Udarako bi langile kontratatu ditu Udalak

Juana Mari SAIZAR 2006ko uztailaren 21a

Udarako bi langile kontratatu ditu udalak Enplegu Bulegoaren bidez, herriko lanetan aritzen den peioarekin batera hainbat lan egiteko. Herriko bi gazteak hasi dira dagoeneko eta orain egin beharreko lanak hauexek dira: eskolako beheko solairuan ate bat ireki edozein larrialdietaran patio aldera ateratzeko eta Zubidi ondoan dagoen labaderoa txukuntzea eta teilatua berritzea. Lan hauekin batera, mendiko lanetan arituko dira, eta irailaren 15 arte dute epea. Lanak luzatzen badira, kontratoa ere luzatuko zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun