Metaziri txapeldun

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 21a

Metaziri taldeak irabazi du eskolako futbol txapelketa. Uztailaren 15eko final estuko luzapenean (launako berdinketarekin bukatu baitzuten arauzko denboran) 7-5 irabazi zion Esteauari. Hirugarren postua erabakitzeko lehian Berastegiko bi talde izan ziren aurrez aurre. Partida bosna bukatu zuten eta penaltietan Urepelek irabazi zion Zelairi. Golegile nagusiaren saria Joseba Lazkanok eskuratu zuen. Migel Joakin Iturrarteri ere oroigarria eman zioten, egin duen epaile lana eskertuz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun