Uztailaren 16an Nafarroako segalari txapelketaren finala jokatu zen Leitzako geltoki gaineko zelaian. Jon Kanflanka herritarera eta Lantzeko David Mariñelarena izan dira aurten ere protagonista eta iaz bezala, Mariñelarena nagusitu en. 45 minutuan zeinek belar gehiago moztu aritu ziren, baina 43 minutu eta 23 segundutan belarra bukatu eta orduan egin zuten neurketa. Denbora horretan 1.581 kilo terdi moztu zituen Lantzekoak eta 1.298 kilo leitzarrak. Joan den urtera arten, Lantzeko segalariak ez zuen areriorik eta ezin zitekeen txapelketarik egin. Leitzar gaztea iaz hasi zen eta orduz geroztik, Nafarroako segalari txapelketa antolatzen ahal da.