Banco de Vasconiak herrian duen sukurtsalean lapurreta egin zuten uztailaren 13an. Lapurrek, bertako langileak mehatxatu eta beraiekin eduki zituzten, segurtasun kutxa ireki bitartean. Langileek beraiek eman zuten lapurretaren berri, eta ez omen dute diru askorik eraman.