Jose Jabier Mujika zenari omenaldia eskaini zion UPNk

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 21a, 10:35

Aurtengoan Bai Euskarari ziurtagiria jaso duten Areso eta Leitzako elkarte, lantegi, komertzio eta TTIPI TTAPA

Uztailaren 14an bost urte bete ziren ETAk hil zuela

Herriko eta Nafarroako UPNko kideek omenaldia eskaini zioten uztailaren 14an Jose Jabier Mujika herritarrari, orain bost urte ETAk hil zuen leku berean. Mujikaren emazte eta senitartekoekin batera, Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidentea, zenbait kontseilari, Espainiako Armadako agintariak eta herriko UPNko kideak izan ziren. Hildako zinegotziaren alde otoitz egin ondotik, udalean taldekide zuen Zestauk bertsoak eskaini zizkion. Senideei emandako lore-xorta, Mujikaren aldeko oroitarrian jarri zituzten. Miguel Sanzek ere hitza hartu zuen eta Mujika, aldi berean nafarra, euskalduna eta espainiarra sentitzeagatik erahil zutela aipatu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun