Migel Mari Elosegi biologo eta basozain leitzarrak hartzari buruzko bere bigarren liburua, «Hartz arrea Pirinioetan» aurkeztu zuen maiatzaren 19an liburutegian. Elkar argitaletxearen eskutik argitaratutako liburu honen aurretik, saiakera arloko Juan Zelaia saria eskuratua zuen «Hartzak Pirinioetan XXI. mendean» lanarekin. Idazlan hau Pamielak argitaratu zuen 2004an. Orain argia ikusi duen liburuaren helburua «hartzaren errealitatea osotasunean islatzea» izan dela adierazi du Elosegik. Bere ustez, ezin da hartzaren edo artzainaren arteak aukeratu, «biak berdin garrantzitsuak direlako».