Oihan aprobetxamenduak beherapenetan

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 19a, 18:35

Jakina da azken urteetan oihan aprobetxamenduetatik hasieran eskatzen dena baino diru gutxiago jasotzen duela Udalak, beste leku guzietan bezalaxe. Orain ere, lehendik egindako enkanteak hutsean gelditu eta %10 eta %20ko beherapenarekin enkantera atera ditu Udalak hiru lote. Lehenbiziko lotea, Ibarla inguruko 895 alertze zuhaitz dira, 535,62 metro kubiko zur ematen dutenak. Hasierako prezioa, 13.979,68 eurokoa da (gehi BEZa). Bigarren lotea Koskain inguruko 4.044 zuhaitz dira, 991,63 metro kubiko su-egur emanen duten pinuak eta douglas izeiak. Hasierako prezioa 4.908,72 eurokoa da (gehi BEZa). Hirugarren lotea, Lerinarte inguruko 4.183 pinu dira, 848,41 metro kubiko egur emanen dutenak. Hasierako prezioa 4.199,62 eurokoa da. Eskaintzak ekainaren 6ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira udal bulegoetan. Enkantea hutsean geldituko balitz, %10eko beherapenarekin eskaintza berriak aurkezten ahal dira zortzi lan eguneko epean. Sobreak, epeak bukatu eta biharamoneko 13:00etan irekiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun