Diru eskasiari aurre eginez Kultur Astea arrakastatsua izan da

ttipi-ttapa 2006ko uztailaren 20a

Aurtengoan 28. aldia bete du Kultur Asteak. Argazkiak baditu urte batzuk Artxibokoa

Aurtengoan hogeita zortzigarren edizioa bete du

XXVIII.Kultur Astea egin zen joan den aste osoan. Maiatzaren 21ean umeei zuzendutako Pinta Eguna egin zen (haurrek aire librean margo lanak eginez) eta igande honetan, maiatzaren 28an, eskulangileen erakusketarekin bukatu da. Normalean bi asteburu oso-oso hartzen du Kultur Asteak, baina aurten «baliabide ekonomikoak oso murritzak direla eta» asteburu bakarra antolatu du Kultur Taldeak. Halere, Guraso Taldeak, Prebentzio Programarako teknikariak, Atekabeltzako gazteek edo talogileek emandako laguntza eskertu nahi izan du Kultur Taldeak. Eskulangintza erakusketan Euskal Herri osoko 32 eskulangile izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun