ETBrako seriea Artikutzan

Esteban AROTZENA 2006ko uzt. 20a, 13:42
Artikutzako parajeak telebista eta zineman ikusteko aukera izanen dugu Artxibokoa

Gure herriko parajeak estimu handian dauzkate azken hilabete hauetan zinegile eta telebista produktoreek. Hurrengo udazkenean zine aretoetan ikusgai egonen den luzemetraia errodatu zuten Artikutzan lehengo neguan, eta aste honetan berriz, hurrengo denboraldian ETB-1ek eskainiko duen telesaila grabatzen hasi dira Goizuetako auzo eder horretan bertan. Balbemendi izeneko telesail honek 70na minutuko 15 kapitulu izanen ditu eta Goenkaleko arduradun den Jabi Elortegik zuzenduko du. Kanpoko irudi guztiak Artikutzan grabatuak izanen dira, eta barrenekoak berriz, Donostiako Miramongo estudioetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun