Goizuetako eta Aranoko bi ehiza-barrutiek bat egin dute ofizialki

Esteban AROTZENA 2006ko uztailaren 19a

Txinoko pestak giro ederrean joan ziren

Hurrengo denboralditik aurrera Goizuetako eta Aranoko ehiztariak koto berean egonen dira, baina legearen aurrean bakarrik. Bakoitzak bere eremuan edo mugen barrenean egin beharko baitu ehiza ofizialki bi herriak barruti berekoak izanen baldin badira ere. Aranok ez omen ditu betetzen Nafarroako Gobernuak kotoetarako jarriak dituen baldintzak. Beraz, Goizuetarekin bat egitea beste aukerarik ez omen zuen, baina lehen aipatu bezala, egiaz ez da deus aldatuko bi herrietako ehiztariek horrelaxe erabaki dutelako. Ehizako gaiekin segituz, Basauntz elkarteak 3.000 euro ordainduko dizkio herriari ehiza-barrutiaren truke. Hurrengo urteetan KPI-a gehituko zaio kopuru honi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun