Leitzako Aurrera Igoera Promozioa jokatzen ari da

ttipi-ttapa 2006ko irailaren 22a

Aurrera taldeak denboraldi ona egiten ari da eta igotzeko lehian sartu da. Utzitako argazkiak

Bigarrena izan da ligan eta bi kanporaketa gainditu beharko ditu Preferentera igotzeko

Leitzako Aurrera futbol talde nagusiak liga ederra egin du Erregionaleko lehen mailan eta bigarren sailkatu ondotik, Preferentera igotzeko Promozioa jokatzen ari da orain. Bigarren postu horrek, lehen kanporaketako itzuliko partida etxean jokatzeko eskubidea ere eman dio. Infanzones taldearen kontra jokatzekoa zuen joan den asteburua joaneko partida eta asteburu honetan Leitzan jokatuko du itzulikoa. Denboraldi osoan bezalaxe, zaleen animoa behar beharrezkoa izanen dute Aurrerakoek. Hau gaindituz gero, beste kanporaketa bat ere gainditu beharko luke Aurrerak, Gazte Berriak eta Bidezarra taldeen arteko norgehiagokaren irabazlearen kontra, Preferentera igotzeko helburua bete ahal izateko. Ez litzateke marka makala izanen, Aurrerako futbolariek bulegoko eta zelaia zaintzeko lanak ere egin behar izaten baitituzte. Joan den udan, zuzendaritza batzordeak utzi egin zuen eta futbolariek bere gain hartu zituzten lan horiek. Bazkide kopurua handitzea ere lortu dute.

AURRERA F.T.: erregionaleko 1. maila

Iker BENGOETXEA PERURENA Leitza
Garikoitz ETXEGARAI MIGELTORENA Leitza
Iñigo DE CARLOS LAZKANO Leitza
Josu URKIOLA OLANO Leitza
Antton ABRUZA PEREZ Leitza
Ibai ELIZALDE ESKUDERO Leitza
Iban URTIAGA MUNARRIZ Iruña
Mikel AZPIROZ HERNANDORENA Leitza
Unai SAGASTIBELTZA IREGI Leitza
Eneko BARBERIA VILLABONA Leitza
Eneko ANDUEZA ARAMENDIA Leitza
Jon ARANGOA ABADIA Leitza
Hegoi BENGOETXEA PERURENA Leitza
Joxean JIMENEZ KANFLANKA Leitza
Arkaitz BENGOETXEA BERASATEGI Leitza
Antxon GOMEZ SOLA Leitza
Javier URTIAGA MUNARRIZ Iruña
Fran URKIOLA ETXEGIA Leitza
Iñaki ZABALO BETELU Leitza
Unai OLANO Leitza
Iker AIZAGIRRE Leitza
Iñaki ANTOLIN Leitza
Joseba SAGASTIBELTZA Leitza
Eneko GOROSTIAGA Ezkurra
Entrenatzaileak: Juantxo LARRAIA
2. entrenatzailea: Angel IRUJO
Materialaren enkargatua: Iñaki ARRIZURIETA «ARRI»

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun