Plazaola aldizkaria prestatzen hasiak dira

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 18a, 09:11

Aurrera elkartea Santiburtzioak prestatzen ari da eta azalaren lehiaketarako nahiz idatziak aurkezteko epea ireki du. Azal lehiaketan herrian bizi den edozeinek parte har dezake eta ekainaren 22rako aurkeztu beharko dira lanak. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkez ditzake, nahi duen teknika erabiliz eta 50x65 cm.ko neurria gainditu gabe. «Leitza 2006; Tiburtzio Donearen Pestak; 28. zenbakia» agertu beharko da nahitaez. Partehartzaileak bi kategoriatan banatuko dira, 16 urte artekoak eta 16 urtetik gorakoak. Kategoria bakoitzean botu gehien eskuratzen duten biak saria jasoko dute Santiburtzio egunean. Aldizkarirako idatziak aurkezteko epea, berriz, ekainaren 24an bukatuko da. Idatziak Aurrerako buzoian utzi behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun