2.630.574 euroko aurrekontua ahobatez onartu du Udalak

ttipi-ttapa 2006ko uzt. 18a, 12:57

Suhiltzaileen egoitza, eskola, hilerria eta mendiak hobetuko dira

Udalak 2.630.574,13 euroko diru sarrera eta irteerak izanen ditu aurten, ahobatez onartutako udal aurrekontuaren arabera. Aurrekontu honen xehetasunak emanez, idatzia banatu da etxez etxe. Horren arabera, suhiltzaileen egoitza moldatzeko 104.500 euro bideratuko dira eta Nafarroako Gobernuarekin laguntzarekin ordainduko da. Herriko Etxean igogailua jartzeko 120.000 euro beharko dira eta erditsua dirulaguntzen bidez ordainduko da. Hilerria moldatzeko 131.000 euro beharko dira. Kopuruhorretan, handitzeko beharko diren lurrak erosteko prezioa ere sartua dago. Mendietako garbiketa eta mantenimendurako 34.392 euro inbertituko dira eta Iruñetik 25.321 euro ailegatuko dira lan honetarako. Eskola moldatzen beste 12.000 euro joanen dira, nahiz eta erdia dirulaguntzekin ordainduko den. Azkenik, liburuak erosteko 2.400 euro ordainduko dira. Aurten egin diren gastuei dagokienez, handiena Patxi Arrazola auzoko lanena izan da, 367.683,44 euro joan baitira. Denera, 839.806,39 euro erabiliko dira aurten inbertsioetan. Herriko bizilagunek ordaindu behar dituzten tasa ezberdinei buruzko informazio zehatza ere ageri da banatu berri den idatzian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun