Berri ugari eskolatik

Esteban AROTZENA 2006ko uzt. 20a, 14:13
Eskola ibiltariak kanpainan Valentzian izandako ikasleen argazkia. TTIPI TTAPA

Eskola ibiltariak kanpainan Valentzian izan ziren Andres Narbarte «Xalto» eskolako ikasleak. Aipatu gainera, Leire Costas, DBHko ikasleak, «Tranqui» lehiaketako narratibako lehenengo saria irabazi duela. Honetaz gain, ikasle beraren marrazki bat Mapfrek eta Nafarroako Gobernuak antolatutako lehiaketa batean saritua izan da. Ikasturteari bukaera emateko berriz, ikasleekin ekimen berezia egin zen, gure herria garbi ikusten ohi gaitezen, kalera ateraz herria pixka bat txukuntzera. Ekimen polita izan zen eta eskolako ikasleak burubelarri aritu ziren horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun