Aparkaleku berria egin dute herrian

Kontxi KLABER 2006ko uzt. 20a, 14:12
TTIPI TTAPA

Kanposantua handitzeko obrak direla eta lur dexenteren beharra izan da eta udalak aukera ezin hobea aprobetxatu du. Frontoiaren atzekaldean lurrak kendu eta bidenabar, premiazkoa zen aparkalekua egin da. Izan ere askotan frontoia ireki behar izan da kotxeak herrian uztezkotan eta horrek suposatzen zuen frontoi gabe gelditzea. Orain berrogeita hamar bat kotxe sartzeko lekua prestatu dute eta herriari arindu ederra emanen dio. Herritik aparte bezte zabaltoki bat egin dute Oraunen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun